Kargatzen

UTIMESA

Espezialistak Elektro-higaduran.
Big Size WEDM
Dimentsio handien hari bidezko ebaketa.
2.000 x 1.300 x 700mm

Hari bidezko Ebaketaren abantailak

Hari bidezko elektro-higadurak orain arte erabilitako teknologiak (broaching) ordezten ditu, mekanizatu berezien fabrikaziorako (adibidez: Fir Tree Slots). Horiek beharrezkoak dira goi presioko konpresoreetarako eta turbinen diskoetarako, lanabesen higadura hutsa delako; eta prozesu osoan kontrol zorrotzerako aukera ematen dutelako.

Dimentsio handien piezak

2.000 x 1.300 x 700 mm-ko X, Y, Z ibilbideak dituen elektro-higadurako makina, mahai finko gisa duen kontzepzioari esker bolumen handiko (2.450 x 2.000 x 700 mm) pieza eta pisuak (10.000 kg-ra arte) erraztasunez eta prezisioz tratatzeko aukera ematen duena. *Modu murgilduan 700 mm arteko altuerako piezak ebakitzeko aukerarekin.

Aukera zabalak Industriarako

Mundu osoko hari bidezko ebaketako makina handiena daukagu, dimentsio handiko piezak landu ahal izateko, erabat klimatizatuta dauden instalazioen barruan, egindako osagaien erabateko prezisioa eta kalitatea ziurtatzeko.
- Edozein gogortasun mailako metalak mekanizatzen ditugu (Titanioa, Altzairua, Inkonela, Superaleazioak), milimetro milaren bateko prezisiora arte.
- Saiakuntza probeten ebaketak eta estrakzioak eta motorren sekzionatua egiten ditugu.

UTIMESA - Elektrohigaduraren espezialistak - Hari bidez ebakitzeko

Punta-puntako teknologia

Makinak potentzia handiko sorgailu digitala dauka barnean, elektrohigaduran mozketa-abiadurarik handienak lortzeko diseinatuta. Horrela, inolako korrosio elektrolitikorik ez duen ebakidura lortzen da, mozketa-abiadurari kalterik egin gabe. Pieza konplexu eta handietarako soluzio teknologiko oso-betea da.

Utimesa Especialistas en electroerosion & corte por hilo
UTIMESA - Mekanizazio zehatzean eta makineria berezia eraikitzen enpresa aitzindaria
UTIMESA - sektore ezberdinetan lan egiten dugu

SEKTOREAK

30 urteko esperientzia dugu energiaren sektoreko, sektore aeronautikoko, automobilgintzako, trenen sektoreko, nekazaritzako elikagaien industriarako, sektore teknologikoko, eta abarretarako hornitzaile gisa...

UTIMESA - Zerbitzuak - Mekanizazio zehatzean enpresa aitzindaria

Zerbitzuak

MEKANIZAZIO ZEHATZA

Dimentsioari zein geometriari dagokionez mekanizazio-perdoi estua eskatzen duten prezisio handiko pieza mekanizatuetan adituak.

UTIMESA - Zerbitzuak - Makineria berezia eraikitzen enpresa aitzindaria

Zerbitzuak

MAKINA BEREZIEN EKOIZPENA

Konplexutasun eta tamaina handiko makineria berezia garatzen eta fabrikatzen dugu. Erabiltzen hasteko prest dauden proiektuak.

UTIMESA - Mekanizazio zehatzean eta makineria berezia eraikitzen enpresa aitzindaria

Formularioa

Kontatu zer behar duzun

Dei iezaguzu

(+34) 945 229 647